-->

ARTEBEER + TABERNARIA

Artisau-garagardoa eta Mikel Martinez

Garagardo dastatzea + teatro laburra

 

Basquery-k sortzen duen artisau-garagardoa dastatzea eta Mikel Martinezek “Tabernaria” teatro laburra ikustea. Horra hor arratseko hitzordu erakargarria.Basquery egitasmoak gastronomia kosmopolita lantzen du, “ondo jan, edozein ordutan” lelopean. Taberna-jatetxean berton garagardo lantegia dago eta bertoko hiru kaña dastatzeko aukera izango dugu (Golden Ale, Marzen eta IPA), fabrikazioaren ezaugarriak azaltzen dizkiguten bitartean. Garagardoaren zaporea eta usaina ahoan izanik “Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña” teatro laburra dastatuko dugu. Patxo Telleriak idatzitako testua Mikel Martinezek plazaratuko du Besquery-ren mahaien artean. Biek, dastatzeak eta teatroak, garagardo edariaren bideetatik eramaten gaituzte.

 

Data

Martxoaren 14an, asteazkenarekin

Ordua

60 min
19:00 - 20:00

Sarrera

10€
Lorazainak: 8€
Zure sarrera erosiZure sarrera erosi (lorazaina)

Labels

loraldia 2018

Tokia

Basquery
Calle Ibáñez de Bilbao, 6, Bilbao

Artistak

Mikel Martinez