-->
Bego Vicario Loraldia

BEGO VICARIO. Ametsak mugimenduan

Film laburrak: Geroztik ere. Zureganako grina. Nigatik galdetu ezazu. Haragia. Jane. Beti bezperako koplak. Areka.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, artista eta aktibista, Bego Vicariok (Caracas, 1964) ikus-entzunezko mintzairaren arau eta kodeak askatasun osoz eraldatu ditu animazio teknika desberdinekin jolasean. Bere lanek mundu osoan zehar bidaiatu dute eta hamaika sari pilatu dituzte ibilbidean. Eskola sortzailea, aitzindaria Euskal Herriko animazio esperimentalaren alorrean, egunerokotasunaren gordintasuna artelana bihurtzen du.
Loraldiak Bego Vicarioren lana omendu nahi du emanaldi honekin, horretarako, artistarekin solasaldian bere lanak dastatu ditugu.

Sarrera: doan (gonbidapenak Azkuna Zentroko info puntuan hartu behar dira)
LORALDIA +
SORMENAREKIN SOLASEAN

Sortzaileak eta euren sormena hobeto ulertzeko eta ezagutzeko hainbat solasaldiak antolatu ditugu. Emanaldi batzuk baino lehen aurkezpen bereziak antolatu ditugu, bertan sormenari buruzko informazioa eta interpretatzeko giltzak eskainiko dira.

Martxoaren 21ean, 20:00etan, Golem 1 zineman Azkuna Zentroa (60 min)
Iratxe Fresnedak gidaturik Bego Vicario (Caracas, Venezuela, 1962) zinegile bizkaitarraren sormena interpretatzeko saio bat eskainiko dugu. Vicariok burutu dituen hainbat film ikustearekin batera zinegilea ezagutuko dugu hurbil hurbiletik.

Data

Martxoaren 21an, asteazkenarekin

Ordua

90 min
20:00 - 21:30

Sarrera

Sarrera: doan (gonbidapenak Azkuna Zentroko info puntuan hartu behar dira)
Zure sarrera erosi (lorazaina)

Labels

loraldia 2018

Tokia

Golem 1 zinema (Azkuna Zentroa)
Plaza de Arriquíbar, Bilbao

Artistak

Bego Vicario