-->
herejeen alaba

HEREJEEN ALABA. Khantoria (Ander Berrojalbiz + Maider Lopez) + Ander Lipus + Joseba Sarrionandia

Irakurketa musikatua + solasaldia

Ikuskizun honek Joseba Sarrionandiaren narrazio bat du abiapuntu: “Kristalezko bihotza” (Narrazioak. 1983 – 2011). Zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik (Alemania) XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu. Ander Berrojalbizek burutu du gai honi buruzko ikerketa historikoa eta “Herejeen alaba” jarri dio izen. Ander Lipus aktoreak, berriz, Berrojalbizen obra irakurriko du, Pamiela argitaletxeak argitaratu berri duena. Maider Lopez Delgadok (biola) eta Ander Berrojalbizek (arrabita) osatzen duten Khantoria taldearen Erdi Aroko musikak girotuko du irakurketa.

 

OPARIA LORAZAINENTZAT
Ikuskizunera datozen Lorazainek Ander Berrojalbizen Herejeen alaba liburua jasoko dute opari.

 

Data

Martxoaren 11an, igandearekin

Ordua

60 min
12:30 - 13:30

Sarrera

5€
Lorazainak: 3€ + “Herejeen alaba” liburua opari
Zure sarrera erosiZure sarrera erosi (lorazaina)

Labels

loraldia 2018

Tokia

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorb., 4, 48011 Bilbo, Bizkaia

Artistak

Ander Lipus
Joseba Sarrionandia
Khantoria (Ander Berrojalbiz + Maider Lopez)