-->
sylvia plath - Loraldia2018

HIRU EMAKUME

Arriaga Antzokiko ekoizpena
Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean
Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Ane Pikaza

Arriaga Antzokiak ekoiztu duen antzezlan honen euskarazko emanaldia festibalak eskainiko du. “Hiru Emakume” hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, amatasuna ardatz duena. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea; bigarrena, sufritzen ari dena ezin duelako ama izan; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere. Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista hau. Berak 1962an irakurri zuen BBCn, hil baino urtebete lehenago. Orain, Mireia Gabilondok zuzendutako muntaia berri honetan, hiru aktorek hartu dute Plathen lekukoa, bere hitzei ahotsa emateko oholtza gainean.

19:30ean antzezlanaren aurkezpena Arriagako foyerrean. Bertan, somen lanari eta egileari buruzko informazioa eskainiko da solasaldi labur batean.

Data

Martxoaren 15an, ostegunarekin

Ordua

70 min
20:00 - 21:15

Sarrera

8,50€ - 20€
Lorazainak: ???
Zure sarrera erosiZure sarrera erosi (lorazaina)

Labels

loraldia 2018

Tokia

Arriaga Antzokia
Plaza del Arriaga, 1, Bilbao
Kategoria

Artistak

Ainhoa Etxebarria
Ane Pikaza
Mireia Gabilondo
Ylenia Baglietto