-->

IMANOL JAZZ. Iñaki Salvador + Karlos Gimenez + Ainara Ortega + Petti

Lau haizetara kantatu zuen Imanolek. Kantari honen itzala ondo ederto gogoan gordetzen da euskal kantagintzaren transmisioan. Kantu ederrak ziren bizitzari eskainiak. Kantuak interpretatzeko dohain berezia zuen eta poesia kantu liluragarri bihurtzeko trebezi handia. Iñaki Salvador eta Karlos Gimenez piano jotzaileak Imanolen bandan aritu ziren urte luzez. Orain kantariaren errepertoriorik ederrenak hartu eta moldatuko dute ikuspegi berri eta sentiberatik. Bi piano aurrez aurre eta bi ahots eszenan; Ainara Ortega eta Petti. Emozionatzeko prest. Musika eta poesia. 2015eko Loraldian Laboa Jazz estreinatu genuen, edizio honetan ildo beretik abiatuko gara Imanolen izena eta izana tauletara eramateko.

Imanol Larzabal 001
imanol lartzabal 3
Imanol_Larzabal
FOTO I. SALVADOR
KARLOS GIMENEZ
AINARA ORTEGA 1
Ainara Ortega, cantante de Jazz 15/11/2012- foto Jose Ignacio Unanue
PETTI

Data

Martxoaren 10an, larunbatarekin

Ordua

90 min
20:00 - 21:30

Sarrera

15€
Lorazainak: 10€
Zure sarrera erosiZure sarrera erosi (lorazaina)

Labels

loraldia 2018

Tokia

Azkuna Zentroa (Auditorioa)
Plaza de Arriquíbar, Bilbao
Kategoria

Artistak

Ainara Ortega
Imanol
Iñaki Salvador
Karlos Gimenez
Petti