LEKEITIOAK. Mizel Theret – Treversee dantza konpainia

Lekeitioak 2

LEKEITIOAK. Mizel Theret – Treversee dantza konpainia

Mizel Theret – Treversee dantza konpainia
dantza garaikidea

Mikel Laboaren lanik esperimentalena dugu sormenaren abiapuntua. “Lekeitioak” dantza garaikide bilakatuko dira. Orreaga, Itsasoa eta lehorra, Cherokee, Gernika eta Dialektikaren laudorioa sorkuntzak hartu ditu Mizel Theret dantzariak dantzaren mugak arakatzeko gogoan. Bakarkako dantza honetarako, Laboaren
musikaren interpretazio aske bat sakondu nahi du, artifiziorik gabekoa,
garrasiari lotua, soiltasunaz eta barnetasunaz egina. Oholtza huts batean, oihu dantzatua.