-->

LORALDIA ESKOLA (II): 7 KANTU 7 LUR 7 KONEXIO

Euskal Kantagintzaren Transmisioaz
Lauro Ikastola

Gabriel Arestik kontatzen zigun harrizko herri izatetik, hirietako burdinazko herri izatera igaro ginela; gerora, Bernardo Atxagaren hareazko herri garela kontzeptura. Abiadura bizian doan gizarte eraldaketan, aldiz, haririk gabeko transmisioan doan herri bihurtzen ari garela azpimarratu nahi du ikuskizun honek. Horixe bera baita ikuskizun honen xedea, euskal kantagintzaren transmisioaz hausnarketa egitea.
Lauro Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek hainbat herri kanta ikasi dituzte Itsaso Arrieta euskal kantu irakaslearen gidaritzapean. Euskal kantuen barneko kontu unibertsalen eta imajinario kolektiboen konexioak harilkatuko dituzte 15-16 urteko gaztetxoek eta ikusleen aurrean kantuz eta kontuz aurkeztuko dituzte.

Data

Martxoaren 23an, ostiralarekin

Ordua

60 min
20:30 - 21:30

Labels

loraldia 2018

Tokia

Azkuna Zentroa (Auditorioa)
Plaza de Arriquíbar, Bilbao
Kategoria

Artistak

Lauro Ikastolako ikasleak