-->
Oholtza Beñat Krolem

OHOLTZA. Beñat Krolem + Jone Uria eta Jon Martin bertsolariak

Performance artistikoa + bertsolaritza

Artista bat eta bi bertsolari eszenan. Bat-bateko eraikuntza-jokoa, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Artistak (Beñat Krolemek) emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen dituen egiturak aurkeztu eta horiek izango dira abiapuntu bertsoak inprobisatzeko. Bi bertsolari (Jone Uria eta Jon Martin) arteari begira eta artea bertsolariei begira. Hasi da probokazioa. Performance artistikoa giro garaikidean murgildurik. Bidegurutze honetan arte plastikoak bertsolaritzarekin gurutzatzen dira.

Data

Martxoaren 23an, ostiralarekin

Ordua

60 min
21:30 - 22:30

Labels

loraldia 2018

Tokia

Azkuna Zentroa (CAC 2)
Plaza de Arriquíbar, Bilbao

Artistak

Beñat Krolem
Jon Martin
Jone Uria