AMAraun - 10€ - 8€

Artistak

Amaiur Luluaga, Oihana Iguaran

Aretoa

Ordua

19:30

Aukerak

Ez lorazainak, Gonbidapenak, Hedabideak, Lorazainak, Sortzaileak

Eduki mota

,

Eguna

Iraupena

60 min

AMAraun

Amaiur Luluaga, Oihana Iguaran

AMAraun honek berrikuntza txiki batzuk dakartza, orain arte aurkeztu duten sorkuntza arrakastatsuarekin alderaturik. Ez aurreikusi dantza ikuskizun bat, ez espero bertso emanaldi bat; hau bidaia bat da. Bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Bidean, gorputzak, ahotsak, dantza eta bertsoa gurutzatu zaizkigu. Eta amatasunak ere gurutzatu gaitu.

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen
duen ikuskizuna da. “(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.

Guk kanpotik begiratu nahi diogu, (ama) izan edo ez erabakitzerakoan eragiten duten faktoreak
aletuz, zalantza arakatuz eta amatasuna alaba gisa ere hausnartuz, gure amei parez pare
begiratzera ausartuz, eurek egindako lanaren kontzientzia hartuz. Begirada berritzaile hori da
gure ekarpena, kalean eta gorputzean puri-purian daukagun eztabaida honetan.

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.