Goroldiorik ez. Andreak Eraztun Berdean
Artistak | Irati Agirreazkuenaga, Jatorki abesbatza, Mirua |
---|---|
Non | |
Ordua | 10:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 4:30 |
Oharra | Otxarkoagan hasi eta Deustuan bukatu. Hasiera: Otxarkoagako Kepa Enbeita metro irteeran. Euria eginez gero bertan behera geratuko da. |
Irati Agirreazkuenaga, Jatorki abesbatza, Mirua
Natura eta kultura uztartzeko asmoarekin proposamen berri bat diseinatu dugu: mendi ibilbide gidatu bat. Irati Agirreazkuenaga EHUko irakaslea eta kultur sortzailearen eskutik hainbat Bilboko emakumeren bizitza pasarteak ezagutuko ditugu, Bilboko mendiko basoetan zehar ibiltzen garen bitartean.
Abiapuntua Otxarkoagan jarri dugu. Bertatik Arbolantxara igoko gara baserri zaharren artean. Jarraian, Iturritxualdeko (Avril) basoetan sartuko gara Artxandara heldu arte. Bidean zehar hainbat geldialdi interpretatibo egingo dugu. Azken geldigunea Pikotamendin kokatu dugu. Bertan Jatorki emakume abesbatza txikiaren kantaldiarekin gozatu ederra hartuko dugu. Hortik maldan behera Deustu aldera joko dugu ibilbidea amaitzeko.
Mendi-ibilbidea oso erraza da, ez du zailtasunik, Bilboko basoetan barna hiru orduko paseo bat (hainbat lekutan aldapa ederrekin) da. Oinetako erosoak baino ez dira eraman behar. Naturarekin bat egingo dugu itzalean izan diren hainbat emakumeren bizitzak ezagutzera ematen dugun bitartean.