ANONYME POPULAR - 8€ - 6€

Aretoa

Artistak

Igor Elorza, Rafa Rueda

Eguna

Ordua

20:00

Iraupena

60 min

Eduki mota

ANONYME POPULAR

Igor Elorza, Rafa Rueda

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok. Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin.

 Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez. 

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.  Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz. 

Ezabatu
Sarrera kopurua
Ez Lorazainak Sarrerak Lorazainak Sarrerak

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Categories: , , , Tag: