ARDO GAZTA DASTA KANTA. Ardoonak eta Aire Ahizpak

Ardo eta gazta dastakera + kantak

Euskal Herriko ardoa eta gazten dastaketak eta Iparraldeko emakumezko ahotsen kantek bat egiten dute ekinaldi gozagarri honetan. Alde batetik, Jon Martinez sommelierrek ardo-bidaia egingo du Euskal Herrian zehar, berarekin batera, gazta unibertsoan aditua den Erlantz Ormazabalek  gure mendien lurrina ekarriko du Bira aretora. Landa berdeak eta teilatu gorriak diren lekuetatik datozkigu Aire Ahizpak. Miren Aire, Amaia Aire eta Paxkalin Aire ahizpek musika tresnarik gabe kantatzen dute. Ez dute behar. Kanta biziki ederrak, lehengoak eta gaurkoak, izango dira ardo eta gaztaren bidaideak.

Lorazainak ez direnak Biran zuzenean erosi beharko dute sarrera.

* Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) elkarlanean

Aretoaren informazioa

Bira! Kultura Bilbao Bilbo

Erronda Kalea, 2

Bira! Kultura Bilbao

Erronda Kalea, 2

Artistak

  • Aire Ahizpak

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut