ARKOTXA: LORCATIK LAUAXETARA. JON MAIA
Artistak | Gorka Hermosa, Jon Maia, Pello Ramirez |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:30 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 75 min |
Gorka Hermosa, Jon Maia, Pello Ramirez
Federico Garcia Lorca eta Esteban Urkiaga “Lauaxeta” bi poeta ikoniko dira, bakoitza bere kulturaren eta hizkuntzaren ordezkari. Lauaxetak Lorca Bilbora etorritako aldietako batean berarekin geratu ahal izateko zita eskara bat egin zion, baina ez dakigu elkartzera iritsi ziren.
Badakigu ordea hiltzeko moduak elkartu zituela, biak ere Frankoren fusilek hilko baitzituzten, bizitzaren loraldian zeudela. Bakoitzak bere kulturatik eta hizkuntzatik, balore unibertsaletan bat egin zuten poeta gazteok, eta balore horien defentsan galdu zuten fusil berdinen aurrean bizitza.
Paradigma horretatik abiatutako emankizuna izango da Zaratamon Jon Maiaren eskutik ikusi ahal izango dena, kantu eta hausnarketez osatua, Arkotxako auzoan, identitateen bidegurutzea den lekuan.
Jon Maia, Gorka Hermosa (akordeoia) eta Pello Ramirez (Txeloa) musikariez lagunduta ariko da, euskal musikagintzan izen propioa duten bi musikari handi.