Artxibo Biluzia

Artistak

Metrokoadroka Kolektiboa

Aretoa

Ordua

19:30

Eduki mota

Eguna

Iraupena

60 min

Artxibo Biluzia

Metrokoadroka Kolektiboa

Joan Mari Torrealdai, Euskaldun Egunkariaren administrazio kontseiluko lehendakaria, atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten.

“Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe.
Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik beranduago.

Pieza eszeniko hau sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi dugu biluztasuna.

Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan ikerketa bat abiatzen. “Joan Mari Torrealdai beka” jarri zuten martxan Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak. Hori izan da Metrokoadroka kolektiboaren ikerketa eszeniko hau abiatzeko pizgailua.

 

* Berria da ekintza honen babeslea. Berrialagunek Lorazainen prezioan erosi ahal izango dituzte sarrerak (kopuru mugatua).

 

Ekintzaren babeslea:

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.