ATOPIA RPG: GORORDODROMOA 

Rol jokoa

Sarrera: 8 € (L5 €) parte hartzen duten jokalariak

Ikusleak: doan

Izen-ematea: www.loraldia.eus eta www.atopia.eus

Jokalariak: Guztira 20, 5 jokalariko 4 mahaitan banaturik.

 

Atopia gurea bezain surrealista den Euskal Herri baten kokatzen den rol joko bat da. Gorordodromoa Alondegiko hallean eta mediatekan kokatuko dugu eta bertan 5 mahaitan banatuko dira hogei jokalariak. Jokalariek euren pertsonaiak sortuko dituzte eta mahai bakoitzean maiztez edo narratzaile bat izango dute. Abiapuntua nobela edo poema liburu batean datza. Taldean sortu, idatzi eta marraztu den liburuarekin jokatuko dugu. Kolektiboki irudikatua, koletiboki gozatzeko pentsatuta. Definizioz amaigabekoa den testua da eta jatorrizko istorioan parte hartzeko aukera izango dute jokalariek. Ikusleak onartzen dira. Inguruan kokaturik eta errespetuz partidak jarraitzeko aukera izango dute. Lehen euskarazko rol jokoaren lekukoa izateko aukera. Parte hartzeko izena eman behar da web orrialdeetan.

 

Sarrerak

2020/03/28 17:00 - Jokalariak
2020/03/28 17:00 - Ikusleak
Doan EUR
Doan EUR

Aretoaren informazioa

Azkuna Zentroa Bilbo

Arriquíbar Plaza, 4

Azkuna Zentroa

Arriquíbar Plaza, 4

Artistak

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut