AZTIHITZA. AGUSTIN XAHO

Asisko Urmeneta, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga eta Xanmari Hirigoien

Ihitz Potorena (Zuberoako kantu eta musika)

 

Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza bakarra, trinketean bertan sortu zen Agustin Xahori (1811n) omen egitea. Zuberotarrek onartu dute ezohiko tratua. Baina hasteko… nor zer Xaho delako hura? Zinezko gertaera honek ematen dio hasiera irudiz, berbez eta kantuz eginiko bidaia honi.

Ikuskizuna baino lehen komikia izan zen. AztiHitza komikiak, hain zuzen, azken Literatura Euskadi Saria irabazi zuen. Orain ikuskizuna plazaratuko dute. Asisko Umenetak marrazkiak eta solasak gidatuko ditu.

Irakurketa dramatizatuan, berriz,  Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantua emanez Ihitz Potorena.

Zuberoatik datorkigu XIX. mendeko historian izan dugun pertsonaia nabermenetako bat, baina ez oso ezaguna. Kontuan izan Agustin Xaho abertzaletasuna eta gure eskubide historikoen sortzailetako bat dela diote historiagileek.

Sarrerak

2020/03/22 12:30

Aretoaren informazioa

Itsasmuseum Bilbao Bilbo

Ramón de la Sota Kaia, 1

Itsasmuseum Bilbao

Ramón de la Sota Kaia, 1

Artistak

  • Asisko Urmeneta
  • Daniel Arbeletxe
  • Mariañes Gorostiaga
  • Xanmari Hirigoien

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut