BENITO LERTXUNDI. Askatasunari
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Benito Lertxundi |
Eguna | |
Ordua | 19:00 |
Iraupena | 120 min |
Eduki mota |
Benito Lertxundi
Askatasuna du Benito Lertxundik kantak ehuntzeko haria. Kantatzeari bizitza oso bat eman du eta Askatasuna du bidaide. Saio ilunetan bidegilea izan zen, gaun, mende erdia baino gehiagoren buruan, sortzeko eta kantatzeko egarria ez du berdindu. Kimu bat zuhaitzean bezalaxe Orioko bardoak etengabe berpizten du hazia.
Gogo askaitza, autodidakta eta moda, araudi eta ordodoxiatik at kokatu zian den kanataria. Hamazazpi disko (horeitako asko bikoitzak) plazaratu ostean, kanta berriak sortzen jarraitzen du etengabe. Kontzertu honetan euskal unibertsoan bihurtu diren ereserkiek eta labetik atera berriek partekatuko dute eszenatokia.
Zuzenean azken aldi honetan batu duen lagun taldearekin onduko ditu kantuok, desikastearen beharraz edota herri menderatuaren oldar askatzaileaz ari zaizkigun kantak. Hainbatetan Jorge Bucay argeninarraren edo Fernando Pessoaren imaginario poetikoa biltzen dituenak. Hala nola Jon Maia bertsolariak eta Pako Arisiti idazleak idatzitako berbak musikatu ditu azken aldi honetan.