Dada ü Lala + Arma Tiro Pum
Artistak | Aitor Vinagret, Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 60 min |
Sarreren esteka | https://www.lafundicion.org/eventos/loraldia-festibala/?lang=eu |
Aitor Vinagret, Ane Gebara, Josune Velez de Mendizabal
Bi teatro labur estreinatuko ditugu. Biak arabarrak. Biak zoramena apur batez zipriztindua.
Josune Mendizabal eta Ane Gebara bildu dira berriro ere teatroaren mugak umore absurdora eramateko asmoarekin. Oraingoan “dadaismoa” dute bidelagun.
Horrela deskribatzen dute munduko estreinaldia izango den sormen erakargarri hau: “Mundua ulertezina den garaietan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatombe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara”.
Beste aldetik, Aitor Vinagret eta Arma Tiro Pum izeneko teatro-laburra. Aktore bat foko baten azpian, hitz gutxi. Munduko tokiren batean, haur bat patinarekin jolasten ari da, bikote bat paseatzen ari den bitartean, hegazkinak zeruan trotrotro fiuuuuu… isiltasuna. Ezer ez da dirudiena Arma Tiro Pumen.