DIAGONALEAN ZEHAR. Mizel Theret

Diagonalean kokatu da Mizel Theret, Iparraldeko dantza sortzailerik garaikidenetakoa. Orain bi edizio “Lekeitioak” estreinatu zuen gure festibalean, gaur, berriz, “Diagonalean zehar” koreografia plazaratuko du estreineko aldiz. Esku pilotarien keinua du abiapuntu. Pilotariaren keinu hori testuingurutik atera eta moztu egingo du koreografoak. Gero mugimendu horiek dantza abstraktu bihurtu dira. Bakarka arituko da Mizel Theret diagonal batean. Bertan pizten diren musikarik gabeko gorputz mugimenduekin harritu egingo gara. Agertoki biluzi batean, gorputz bakar bat, eta dantza soilik. Dantza araztua, errepikatzean oinarriturik, diagonal bakar batean osoki zabaltzen dena, isiltasunarekin elkarrizketan. Esperimentazio du gustuko eta horren ondorioek  gure barrenak astintzeko xede dute. 

 

* La Fundicion aretoa Bilboko Frantziako Institutuarekin elkarlanean

Sarrerak

2020/03/15 19:00

Aretoaren informazioa

La Fundición Bilbo

Calle de Francisco Maciá, 1-3

La Fundición

Calle de Francisco Maciá, 1-3

Artistak

  • Mizel Theret

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut