EIRE FESTA. Irlandako haizeak (cóisir gaeilge)

Aretoa

Artistak

Marmara, The Potes eta lagunak (Joseba Iturraspe eta Irati Irizar – McOnak, …)

Eguna

Ordua

22:00

Iraupena

120 min

Eduki mota

EIRE FESTA. Irlandako haizeak (cóisir gaeilge)

Marmara, The Potes eta lagunak (Joseba Iturraspe eta Irati Irizar - McOnak, …)

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

EIRE FESTA. Irlandako haizeak (cóisir gaeilge) “Arrosa gorriak niretzat”, The Pogues akorduan

San Patrick egunean bertan Eireri (Irlandari) begira jarri gara eta landa berde horietan mendez mende sortu den musika tradizioan dzanga egingo dugu. Musika festa handi bat izango da.
Euskal Herriak Eire estimatzen duen adierazpena.

Marmara talde lekeitiarrak zabalduko du atea eta irlandarren doinuen errepublikan murgilduko gara. Gaelikoz ondutako hainbat kanta a capella kantatuko du. Jarraian, dantza-eztanda egingo dugu The Poguesen kanta probokatzaileekin. Arrasatetik datorkigun The Potes bandak McGowanen melodiak moldatzeko erronka hartu du. Haiekin batera McOnak taldekideak diren Joseba Iturraspe eta Irati Irizar izango dira eszenan.

Hango eta hemengo kantak partekatuko dira festa honetan. Ezuste bat baino gehiago gertatuko delakoan gaude eta ondo pasatzeko motiboak ez dira faltako. Eire beti gure bihotzetan.