Elkarketak: Mikel Lertxundi

Mikel Lertxundi eskarmentu handiko eskultore berriatuarra dugu. Zura, harria eta burdina lantzen dituen artista. Berrogei urtetik gorako ibilbide profesional honetan aipatu hiru elementu horiek uztartuz hamaika sorkuntza plazaratu ditu. Seul, New York, Madril, Miami, Caracas, Stuttgar, Reno… hirietan erakusketak burutu ondoren, Bilbora dakar bere euskal arte begirada. Nazioarteko itzal luzeko sortzaile honen zazpi eskultura handi zazpi plazetan aurkituko ditugu.

Lehenengo aldiz Bilbon euskal artista baten kale-erakusketa ikusgai. Erakustaldi honek martxoaren 23tik apirilaren 23ra iraungo du. Lertxundik dion bezala “Ateratzen zaizkidan artelanak Naturara itzulera eragiten duten metaforak dira”.

Eskultura inguruetan hamaika sormen (dantza, musika, clown, bertsoak…) lan labur programatuko dira. Horra, egitarau berezi hau:

ELKARKETAK ESKULTUREN KALE-ESZENATOKIA

Musika – dantza – teatroa – clown
20 minutuko 7 ikuskari ttipi eskulturekin hartu-emanetan.

Martxoaren 23an, larunbatarekin.

  • 12:00etan Arriaga Plazan. 3 sortzaile (zura, harria eta burdina): Gorka Benitez saxo + dantza garaikidea + Oihana Bartra bertsolaria.
  • 13:00etan Isozaki Atean. SALITRE CLOWN
  • 18:00etan Gran Via 30. ANDALAN TXALAPARTA + DANTZA/li>

Martxoaren 29an, ostiralarekin

  • 18:00etan. Arriaga Plazan. KOLDO + (Hiru txerritxoak)
  • 19:00etan. Azkuna Zentroan. DANTZA GARAIKIDEA

Martxoaren 30ean, larunbatarekin

  • 12:00etan Arriaga Plazan. DENA BILBAO. STREET DANTZA
  • 13:00etan Erribera Kalean 20. INUN + DANTZA

Sarrerak

2019/03/23 00:30 - Arriagako plazan

Aretoaren informazioa

Arriaga plaza

Artistak

  • Mikel Lertxundi

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut