LORAZAIN EGUNA
Lorazainentzat doako ekintza
Khontairak historian ikertzea du gustuko. Mendez mende igaro den historian murgiltzen dira eta garaikide bihurtzen du. Oraingoan Grim anaien eskuizkribu zahar bat eta Bela Bartokek ekialdeko Europan jasotako Erdi Aroko doinu mestizoetan aurkitu du sormen iturria. “Ispilutxo, ispilutxo, guztietan fidelena, nor da ba gure erresumako emakumerik ederrena?” kontatzen duen ipuina narrazioaren oinarria da. Honen haritik, gogora ekarri nahi du nola 1327. urtean Joan XXII Aita Santuak heriotza eta infernuarekin kondenatu zituen itunak egin eta irudi, erantzun, ispilu edo beste edozeren bitartez deabruak magikoki lotzen zituztenak.
Sorkuntza honek teatroa, musika eta dantza uztartzen ditu eta testua Ander Berrojalbizek eta Joseba Sarrionandiak idatzia dute.