Erresiñula kantari - 10€ - 8€

Artistak

Errege Belda, Jean Mixel Bedaxagar, Juan mari Beltran

Aretoa

Ordua

19:30

Aukerak

Ez lorazainak, Gonbidapenak, Hedabideak, Lorazainak, Sortzaileak

Eduki mota

Eguna

Iraupena

60 min

Erresiñula kantari

Errege Belda, Jean Mixel Bedaxagar, Juan mari Beltran

Erresiñula kantari dugu Jean Mixel Bedaxagar kantariak plazaratu duen azken musika-lana. Diskoa udazken aldean kaleratu zen eta Loraldiako kontzertua aukera paregabea da Urdinarbeko sortzailearen azken sorkuntza ezagutzeko. Hiru hamarkada darama Zuberoako lurrari lotuz kantari eta hauxe da seigarren lana. Dantzari, txirula jotzaile eta kantari: ordena horretan garatu da artista gisa Bedaxagar eta gure ekialdeko ahozko tradizioaren ordezkari nagusietako bat bihurtu da.

 

Herri musikariaren funtzioak betez gain, Xaho pastorala idatzi zuela gogora ekarri behar dugu. Kulturgile aktibo honek ez du gehiegi Hegoaldeko eszena zapaltzen eta oraingoan Juan Mari Beltran eta Errege Belda musikariak izango ditu eszenako kide.

 

Kantaldiaren erreportorioa horrela definitzen du sortzaileak: “Etxahun Barkoxe eta Etxahun Iruri, Phetiriri Phoiü, Queheille, Pette Etxekopar Lezarte bai eta Xalbador, kantore eta müsika sorzale, ala kantari eta bertsulari, kreazale herrikoi ezezagünak, denak bildüma hontan nahi nüntüke ohoratü.”

 

Bere ttipian, Zuberoak Euskal Herri osoa aho bete hortz uzteko moduko kultur produkzioa du. Horrela, Bedaxagar azalduko da Bilbon, liluratuko gaituzten doinuak kantatzera.

 

*EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.