Haatik Dantza Konpainia
Aiert Beobide eta Unai Elizasuren zuzendaritzapean
ESPERIENTZIA DIGITALA: nola ikusten dugun euskaldunok geure burua?
www.loraldia.eus eta www.eitb.eus web gunetan ikusgai (doan)
Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertsoari mugimendua emango diote eta gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzeko asmoarekin dator Haatik Konpainia. Garai bateko, gaurko eta emanaldirako sortutako bertsoekin osatutako ikuskizun berritzailea da. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren bandak jarri du soinu bertsoei, eta Thierry Biscary, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa. Bertsoa entzun, dantza ikusi eta emanaldia biziko duzu.
Honez gain, emanaldi hau esperientzia digitala izango da. 18:30ean Aiert Beobiderekin solasaldi batekin hasiko gara. Nola ikusten dugu geure burua euskaldunok? Solasaldi ondoren dantza eta bertsoak uztartzen dituen ikuskizuna ikusgai izango da aretoan bertan eta nahi izanez gero Interneten bidez.
*SGAEren babesarekin
Babeslea
Aretoaren informazioa
Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao Bilbo
Arriquíbar Plaza, 4
Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao
Arriquíbar Plaza, 4
Artistak
- Haatik Dantza Konpainia
- Aiert Beobide
- Unai Elizasu