Andoni Mutiloa
Kabaret honen bitartez, LGBTI+ kolektiboko kide askok bizi duten egoerari buruzko hausnarketa egiteaz gain, kolektibo osoaren eskubideen aldeko mezua zabaldu nahi dugu.
Ikuskizun honetako protagonista Elur da, trans kolektiboko artista. Londresen bizi da. The Pink Flamingo klubean bere showa izatea lortu du. Jende ugari joaten da show hori ikustera. Pozik eta harro dago bere ibilbidearekin. Baina oraindik sendatu gabeko zauriak ditu eta kabaret honetan artistaren atzean ezkutatzen den pertsona ezagutzea lortuko dugu: Pello. Euskalduna, baserritarra, 10 urte lehenago Euskal Herritik alde egitea erabaki zuen, bertan ezinezkoa zitzaiolako lasai bizitzea. Londresen bere ametsa egia bihurtu du. Ospea eta arrakasta. Zer gertatuko litzateke bere jaioterrira itzuliko balitz? Lagunek eta familiako kideek onartuko lukete den moduan? Pellok argi du: oraindik, gaur egun, ez da posible.
Aretoaren informazioa
La Fundición Bilbo
Calle de Francisco Maciá, 1-3
La Fundición
Calle de Francisco Maciá, 1-3
Artistak
- Andoni Mutiloa