BOZAK
ARETOAN ETA ESPERIENTZIA DIGITALA: emakume-sortzaileak eta eszena
OLATZ SALVADOR ETA IDOIA
Maddalen Arzallus: solasaldiaren gidari
Gonbidatuak online: ITZIAR ITUÑO eta ANE LABAKA
Musika eta solasaldia / 70 min
ESPERIENTZIA DIGITALA
www.loraldia.eus eta www.eitb.eus web gunetan ikusgai
Euskal eszenaren unibertsoan biztutako bi ahots berri izango dira tauletan. Kantak eta solasaldiak. Sortzaile biak ezagutzeko aukera ezin hobea. Musikari dagokionez, kantariak akustikoan arituko dira eta kantuen artean Maddalen Arzallusek gidatuko du solasaldia.
Olatz Salvador “Aho Uhalak” sormen lan berriarekin dator. Bere bigarren lan luzea. Karmele Jaiok esaten duen bezalaxe “Olatzen musika ez da laua, labirinto bat dirudi”.
Idoia, berriz, “Ilun eta abar” proiektua ari da garatzen. Gazte honen lehen urratsa.
Esperientzia digital honek “emakumeak eta eszena” aztertzeko bidea hartuko du. Nola diseinatu etorkizun berria, nola zabaldu ateak, nola bukatu kontrako eztarriarekin. Gaiari heltzeko bi gonbidatu izango dira online: Itziar Ituño aktorea eta Ane Labaka bertsolaria. Biak eskarmentu handiko sortzaileak. Beste aldetik, kantari bakoitzak musikari lagun bana izango du eszenan. Olatz Salvadorrekin Keu Agirretxea gitarra-jotzailea arituko da, Idoiarekin, berriz, Joanes Ederra kontrabaxu-jotzailea. Esperientzia honen amaieran kantari biak batera kantatzen ikusteko aukera izango dugu.
*Guggenheim Bilbao Museoaren TOPARTE programarekin elkarlanean
Laguntzailea
Aretoaren informazioa
Guggenheim Bilbao Museoa Bilbo
Abandoibarra Etorb., 2
Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorb., 2