KANTA BATEK MUNDUA ERALDA DEZAKE?
MANIPULAZIO ESTRATEGIAK – NOAM CHOMSKY
Solasaldia + Hainbat kanta
Aurkezlea: Ana Galarraga
Parte hartuko duten sortzaileak: Petti, Harkaitz Cano, Ana Galarraga
NON BURUTU
Guggenheim Museoa. Auditorioa
ORDUA
17:30
ZER / IRAUPENA
60 min
NON IKUSI
www.loraldia.eus eta www.eitb.eus
Kanta batek alda dezake mundua? Agian ez, baina ez da izan giza aldaketarik musika barik. Chomskyren pentsamendua kanta bihurtu dute Pettik eta Harkaitz Canok. Iparamerikarrak mundu berri bat posiblea dela aldarrikatzen du. Abiapuntu honetatik hainbat sortzaile arituko dira sormenaz, musikaz eta gizartearen aldaketez.
Honez gain, esperientzia digital honen bidez, Manipulazio Estrategiak kontzertuko hamaika kantaz gozatzeko aukera izango dugu.
Solasaldiak, kantak… eta parte hartzeko aukera. Ikusle aktiboa nahi dugu eta digitalizazioak emanten duen bideaz profitatuko gara.
Manipulazio estrategien adibideak identifikatzen lagunduko gaituzu?
Publikoak Esperientzia Digitala honetan parte hartzea nahi dugu.
Horregatik manipulazio estrategia ezberdinen adibideak eskaintzeko proposamena egiten dizugu, Twitter bidez eta #EDManipulazioEstrategiak traola erabiliz.
Bilatu traola hori eta Chomskyk identifikatutako hamar estrategiak aurkituko dituzu.
Aretoaren informazioa
Guggenheim Bilbao Museoa Bilbo
Abandoibarra Etorb., 2
Guggenheim Bilbao Museoa
Abandoibarra Etorb., 2
Artistak
- Petti
- Harkaitz Cano