Soka dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena; bertakoa bezain unibertsala. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen ditu. Dantzaren bidez gizartea batzen du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatuz eta partekatuz.
Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Oraingoan ikusleek topo egingo dute dantzari eta musikariekin espazio berean. Aniztasuna lagun, Kukaik formatu handiko ikuskizun berria dakar.
Emozioak pizteko prest?
* SARRERAK:
LORAZAINAK: 12€. 10,50€ + 1,5€ (Euskalduna Jauregiko gastuak)
Ekintzaren babeslea: