BERTAN BEHERA. Euskara Bihar (III) – Hiru eguneko gogoeta
Artistak | Gartzen Garaio Atxurra (Faktoria), Jon Sarasua |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:30 |
Aukerak | Ez lorazainak, Gonbidapenak, Lorazainak |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 60 min |
Gartzen Garaio Atxurra (Faktoria), Jon Sarasua
Euskararen etorkizunaren gaineko hirugarren gogoeta honetan Jon Sarasuak Arabako Faktoriako Gartzen Garaio Atxurra gonbidatu du. Herrigintza eta euskalgintzako militante honen eskutik “Aiaraldea Ekintzen Fakoria: komunikaziotik komunitate proiektu integral batera” izeneko berbaldia entzuteko aukera izango dugu.
Solasaldi honen helburua Aiaraldea eskualdean euskarazko komunikabideak sustatzeko lanetan aritu zen Aiaraldea Komunikazio Leihoa proiektuaren transformazioa azaltzea da. Transformazio horren ondorioz, elkartea kooperatiba bihurtu eta komunikazioaren esparrutik, komunitate proiektu interal bat euskaraz egituratzeko apustua egitera jauzi egin zuen.
Euskara eskualdeko bizitzaren erdigunean kokatu eta euskalduna ahalduntzeko helburuz, norbanakoen zein kolektibitateen bizitzako esparru guztietan euskaraz egituratuko diren alternatibak sortu eta indartzera bideratu da proiektua. Ekonomiaren, hezkuntzaren, elikaduraren, kulturaren, identitate komunitarioaren, feminismoaren eta nola ez, komunikazioaren esparruak lantzen dituen proiektua da.