EZER EZ DA DIRUDIENA

Aretoa

Artistak

Maribel Aiertza

Eduki mota

Eguna

Iraupena

60 min

Aukerak

19:00

Elkarlanean

EZER EZ DA DIRUDIENA

Maribel Aiertza

Maribel Aiertza Rementeria Berriatuan bizi da. Arte zein bestelako dibulgazio-testuak idazten ditu eta testu liburugintzan kolaboratzen du. Baita senarra duen Mikel Lertxundi eskultorearekin ere. Harekin elkarlanean bi saiakera liburu argitaratu ditu: Lertxundi, euskaradun arte unibertsala (1989, Euskadi Saria) eta Lertxundi, espazioa, lurra, denbora (2019). 

 

Tigreak hondartzan eleberria izan zen bere literatura sorkuntzan bakarkako fikziozko lehen liburua (2010). Ondoren, haur eta gazteentzako lanak argitaratu ditu.

 

Loraldian Ezer ez da dirudiena azken lana aurkeztuko du. Van Gogh margolari ospetsuaren ezkerreko belarria ikusgai jarri duen erakusketa du abiapuntua liburu honek. Artea gai eta giro, zortzi narrazio hauetako narratzaileak eta protagonistek ertz ezberdinetatik arakatuz artearen paisaia fisiko eta emozionalak bistaratuko dituzte. Artean ezer ez da dirudiena eta (ez) dirudien horrekin jolasten den gisa artista jolastu da idazlea, fikzioa eta errealitatearen arteko jolasa eta ariketa literarioa uztartuz, margolari baten gisa, paleta koloretsua eskaintzeko irakurleari.


sarrera

Sarrera doan dendako aforoa bete arte.

Ekitaldiaren Argazkiak
Category
Ikusi hurrengo
ekitaldiak
 
Kargatzen...

,

2022-03-23 (asteazkena)
Lorazain Eguna 2022

, ,

2022-03-24 (osteguna)
SOLD

2022-03-25 (ostirala)
SOLD

2022-03-26 (larunbata)
Category: