Herri musika jazzez jantzita aurkezten du Haizeak Martiartuk gidatzen duen ensenble honek. Euskal kantugintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatzen ditu Markinako saxo jotzaile gazte honek. Esan bezala, abiapuntua herri kantetan datza. “Aldapeko” “Agate Deuna”, “Aita-Semeak” (Oskorri) edo “Txoria Txori” (Mikel Laboa)… jazz eremura eramango dituzte bederatzi musikari hauek. Bartzelonatik datoz, bertan bizi baitira jazz giroan murgildurik.
Ilargiaren ezkutuko aldea ikusteko gai izango bagina bezala, ustez ezagunak genituen doinuak berriak, arrotzak eta inoiz baino aberatsagoak iruditzen zaizkigu orain. Abangoardia, tradizioa, herrikoia, unibertsala, jazz kosmiko edo zortziko xumea… ahaztu ditzagun etiketak. Haizea Martiarturen magia izango dugu eszenan.
Aretoaren informazioa
Arriaga Antzokia Bilbo
Plaza del Arriaga, 1
Arriaga Antzokia
Plaza del Arriaga, 1
Artistak
- Haizea Martiartu
- Joan Mar Sauqué
- Eneko Urrestarazu
- Jofre Alemany
- Julio Marín
- Sergio del Campo
- Pol Ribó
- Carla Gonzàlez
- Lucía Fumero