FRANKESTEIN AGURGARRIA
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Ana Galarraga, Petti |
Eguna | |
Ordua | 12:30 |
Iraupena | 60 min |
Eduki mota |
Ana Galarraga, Petti
Errezitaldi eta performance musikatu honen bidez esperientzia berri batean dzanga egingo dugu. Zientzia eta musika uztartzen dituen eremuan izango gara. Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.
Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa performatiboa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta doinuen laguntzarekin errezitatzen du.
Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?