GALERNA. Azken bidaia. Aurre estreinaldia
Leioa Kantika Korala
Galerna (Azken bidaia) itsasoari buruzko begiera emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurriezinaren poetika, senideak galtzeko arriskua, mundu berriak deskubritzeko ilusioa, itsas jendearen alaitasuna edota bertan bizi diren kreaturak irudikatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondariak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.
Familia osorako ikuskizuna. Haur eta gazteek interpretatuta baina publiko osoari zuzenduta. Oinarrai Kantila Korala da, beraz musika koralak izango du pisu handiena baina koruari laguntzeko zuzenean talde insturmental batek, baritono bakarlari batek eta aktore batek parte hartuko dute.
Leioa Kantika Koralak 20 urtetan mundu mailan haur abesbatzen euskal enbajadore garrantzitsuenetako bat izatea lortu du. Basilio Astulez zuzendariaren eskutik, non nahi bidaiatzen, lehiaketetan irabazten eta euskal musikagileen obrak sortzen, estreinatzen eta grabatzen ari du.