GARI
Artistak | Gari |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 20:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 75 min |
Gari
“Behin bizitea” da GARIren azken diskoa. Legazpiko abeslariak jarrera artistiko berri baten aldeko apustua egin du, letra izugarri ederrekin. Horietako gehienak egile ezagunek idatzi dituzte, hala nola Txuma Murugarren, Jon Benito, Karmele Jaio eta Iñigo Astizek.
Denak dinamika eta harmonia desberdinekin jokatzen dute, zenbaitetan 60. hamarkadako sonoritate batera teletransportatzen gaituztenak. Guztira zazpi dira, GARIk berak esan bezala, bere “disko argitsuena” osatzen duten abestiak eta horiek guztiak zuzenean ikusteko aukera izango dugu ekainaren 25ean Lekeitioko Ikusgarri aretoan.
Oraingo honetan, GARI bakarka arituko da bere ahotsa eta gitarrarekin eta azken diskoa aurkezteaz gain, aski ezagunak diren beste hainbat abestiez osatutako errepertorioa eskainiko du. Hitzordu hunkigarria izango delakoan gaude.
* Emanaldian sortzailearekin izango dugu solasaldi txiki bat.