GAZTELONDON ZER BERRI. ETXAHUN

Mixel Etxekopar, Dominika Rekalt, Pierre Vissler, Jean Christian Galtxetaburu

Musika, bertsoak eta kabareta / 75 min
Sarrera: doan

Pierre Topet, ezagunagoa Etxahun ezizenez, Barkoxen sortu zen 1786an. Euskal koblakari honen bizitza ez zen erraza izan eta hamaika gorabeherak izan zituen, kartzela ere ezagutu zuen. Etxahun poeta erromantikoa izan zen eta berak sorturiko bertsoek eta kantuek garrantzi handia eskuratu zuten jende artean.
Ikusgarri berri hau Urepeleko Xalbador egunean plazaratu zen aurreneko aldiz. Kabaret itxura badu emanaldi honek. Horrez gain, trajediak badu lekua, baina komediak, umoreak ere bai. Etxahunen kantagintza eta biziaren giroa plazaratzen du soinu (Barkoxen hartutako soinuak, adibidez), musika, testu eta kantuen bidez. Kantu ezagun batzuk (Urxapala, Mundüan malerusik…) eta ez hain ezagunak (Montebideorat joaileak…) entzun ahal izango dira.

Sarrerak

2021/03/23 19:00
Doan EUR

Aretoaren informazioa

Bidebarrieta Liburutegia Bilbo

Bidebarrieta, 4

Bidebarrieta Liburutegia

Bidebarrieta, 4

Artistak

  • Mixel Etxekopar
  • Dominika Rekalt
  • Pierre Vissler
  • Jean Christian Galtxetaburu

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut