GORPUZTU
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Ekiñe Casado, Iraitz Agirre, Libe Argoitia, Maria Oses |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 70 min |
Aukerak | 20:30 |
Elkarlanean
Ekiñe Casado, Iraitz Agirre, Libe Argoitia, Maria Oses
Irudia, musika eta hitzak batzen dituen ekitaldia da Gorpuztu. Sorkuntzak Maria Oses, idazlea; Ekiñe Casado, musikaria; Iraitz Agirre, antropologoa; eta Libe Argoitia, ilustratzailea, batu ditu, eta bakoitza bere diziplinaren mugetatik haratago joan nahiak bultzatu du elkarlana.
Ikuskizun honek gorputza du abiapuntu, eta gorputza jomuga: azala, aurpegia eta odola dira proiektu honen hiru hariak. Duela gutxi argitaratutako Fereka liburua (Maria Oses eta Libe Argoitia) eta musika oinarritzat hartuta, emanaldi berezi bat sortu dute sortzaile gazteek. Lauron barrenak elkartzen diren puntuan kokatzen da Gorpuztu izeneko lan berri eta erakargarri hau.
Sarrera honek arratsaldeko Loraldia Terminaleko ekintza guztietarako balio du.