Hibai eta lagunak

Hibaik, Gernikako musikagileak, bigarren lan grabatua aurkeztuko du Euskalduna Jauregian. Ez da bakarrik ibiliko, hogei bat partaide bilduko baitira kontzertu honetarako oholtzan.
Loraldirako bereziki prestatutako kontzertua izango da, aukera bakarra eta errepika ezina. Sorpresa eta kolaborazio bereziak izango ditu emanaldiak.

Udaberri honetan kaleratuko duen bigarren triptikoak, “TripTics III-IV” izeneko diskoak, jarriko du kantaldiaren abiapuntua. Eszena gainean hamaika musika formatu ikusi ahal izango dugu eta, modu berezian, lehen aldiz orkestrarekin lagunduta aurkeztuko da. Pianoa eta orkestrak lagunduko diote Hibairi eszenan, inoiz baino intimista eta pertsonala izango den emanaldi honetan.

Hibairen lan berria oso intimoa eta pertsonala da, pianoak eta orkestrak dute presentzia nagusia. Lan berrian bi triptiko kaleratuko dira: “TripTic III: Euskarazz”, jazz hirukotean dago grabatuta; “TripTic IV: Bouquet” bestalde, hiru loreri idatzi dizkien kantuak biltzen ditu.

Aretoaren informazioa

Euskalduna Jauregia Bilbo

Abandoibarra etorb. 4 

Euskalduna Jauregia

Abandoibarra etorb. 4 

Artistak

  • Hibai

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut