Apirilaren 2tik 7ra, argazki erakusketa, astean zehar (16:00 – 21:00).
Xabador bertsolariaren hitzetan “Munduko leku maitena. Zuri zor dautzut naizena, Izana eta izena”. Erakusketa honek bidaia bat proposatzen du etxeen izenak abiapuntu harturik.
Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu. Iraganetik, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti aproposak, gaur egun, berriz, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra)…
Emanaldi hau Iparraldeko Euskal Kultura Elkartearekin (EKE) elkarlanean burutuko da.
Sarrerak
Elkarlanean
Aretoaren informazioa
Bira! Kultura Bilbao Bilbo
Erronda Kalea, 2
Bira! Kultura Bilbao
Erronda Kalea, 2
Artistak
- Oskar Alegria