IRAKURRI, MESEDEZ. Bizkaia eta berbak

IRAKURRI, MESEDEZ. Bizkaia eta berbak

Hainbat idazle bizkaitar, Miren Amuriza bertsolaria eta Nerea Alberdi musikaria, bibolinarekin.

Metro Bilbaoko San Mames geltokian (Intermodalaren hallean)
(literatura + musika + bertsoak) 60 min

 

Ekaitz Goienetxea, Nere Arrien, Paddy Rekalde eta Yolanda Arrieta

Gidaria: Juanra Madariaga

 

Euskal Idazleen Elkarteak bultzatutako “Irakurri mesedez” kanpainarekin bat egiten du Loraldiak. Eszenatoki bat jarriko dugu elkarlanean San Mames geltoki intermodalean eta bertan testu literarioak, bertsoak eta musika entzuteko parada izango dugu. Bizkaiak bizi dituen giro naturalak, sozialak edota itxaropenezkoak idazle talde baten eskutik zabalduko dira metroak, trenak eta autobusak irten eta heltzen diren lurraldean.

Makina bat testu literario irakurriko dute Bizkaiko hainbat idazlek beraiek eta euren berbak bertsolari bik josiko dituzte inprobisazioari bidea emanez. Jostura hori korapilatzeko musikari baten soinuak azken puntada emango dio berbaroari.

 

* Euskal Idazleen Ekartearen ekimena Loraldia Festibalean.

 

Aretoaren informazioa

Artistak

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut