Kantu berri bat gara
Artistak | Jon Maya, Gonbidatuak, Gorka Hermosa, Nacho Soto, Nerea Quincoces, Pello Ramirez |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 120 min |
Jon Maya, Gonbidatuak, Gorka Hermosa, Nacho Soto, Nerea Quincoces, Pello Ramirez
Kantu berri bat gara, Jon Maiaren itzulera da. Berak dion bezalaxe “Abestiak eraikuntza masiborako armak dira”.
Jon Maiak 2021ean atera zuen Kantu bat gara, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak).
Honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Intziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.
Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emanaldiak proiekzioak, kolaborazio bereziak, inprobisazioa eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (Txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa).