LABOA. TXORIA NUEN MAITE -
Aretoa | |
---|---|
Artistak | Ainara Ortega, Angel Unzu, Hasier Oleaga, Iñaki Salvador, Javier Mayor de la Iglesia, María Berasarte |
Aukerak | 19:30 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 80 min |
Ainara Ortega, Angel Unzu, Hasier Oleaga, Iñaki Salvador, Javier Mayor de la Iglesia, María Berasarte
Iñaki Salvador, Ainara Ortega, Angel Unzu, Maria Berasarte, Javier Mayor de la Iglesia eta Hasier Oleaga.
Mikel Laboaren kanturik ederrenak entzun ahal izango ditugu kontzertu zirraragarri honetan. Bi emakumezko ahots paregabek, Ainara Ortegak eta Maria Berasartek, onduko dituzte euskal musika berriaren sortzailetako baten itzal handiko kantak.
Iñaki Salvador pianojolea Mikel Laboaren bidaide izan zen urte luzez. Berak moldatu ditu kantak eta garaikide bihurtu ditu. Kontzertuaren lemazaina izango da. Pianoaren alboetan Angel Unzu gitarra eskuan, Javier Mayor de la Iglesia, kontrabaxuan eta Hasier Oleaga baterian. Goi mailako banda.
Izarren Hautsa, Antzinako BIhotz, Sorterriko Koplak, Lizardi, Baga Biga Higa, Hegazti errariak… hamabi kanta mitiko plazaratuko dituzte. Edertasuna eta haratago. “Txoria nuen maite” askatasunaren ereserkia ere ez da faltako.
13 sarrera salgai
10€