LAU EME. HAATIK DANTZA KONPAINIA
Artistak | Haatik |
---|---|
Aretoa | |
Ordua | 19:00 |
Eduki mota | |
Eguna | |
Iraupena | 60 min |
Haatik
Emakume erdigunean jartzen duen dantza ikuskizuna da. Sormenak emakumeei ematen die ikusgarritasuna eta urteetan zehar haien ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka agertzen du.
Kanpotik itxura ederra batzuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Pausoz pauso historian zehar emandako urratsak erakutsi nahian, gaur egungo emakumerainoko bidaia egingo dugu. Bere lanean baloratua izatea lortu duen emakumea, gizartean hitza eta erabakitzeko eskubidea duena.
Itxuraz libre eta independientea… dugu gaurko emakumea, baina oraindik euren jokabideak uneoro epaitzen dituen gizarte batean bizi gara.
Zuzeneko ahotsak, arretaz egindako mugimenduen bilaketak eta estetika ikusgarri batek sentimenduz betetako lana bideratzen dute.