Dimako Ugaran Herri Eskola eta Bilboko Abusu Ikastola
Haur Pastorala eta ikus-entzunezkoak / 100 min
Loraldia Eskola egitasmoak gazteen sorkuntza suspertzea du helburu. Bi programa jarri ditugu abian. Bata Diman, bigarrean, Bilboko Abusu auzoan. Alde batetik, Dima eskolak pandemiaren zailtasunak gainditu ditu eta sormen-ahalegin ederraren ondorioz “Jainkosen Amalurra” Pastorala taularatuko du. Zuberoako Pastorala formatua gaurkotu dute Dimako haur sortzaileek eta Amalurraren defensa helmuga, mitologiaren sinismenetan murgildu dira. Sormen bidaia izan dugu nabarmenena, baina sormen-lana taularatzeak ere, une gozagarriak eskainiko dizkie gazteei.
Bestaldetik, Bilboko Abusu Ikastolak “Kamara Sartu” proiektua garatu du. Gaurko kultura ardatz hartuta, ikus-entzunezkoen bitartez, gazteen begirada aurkeztuko digute. Gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzen duen Loraldia Eskola programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara sailaren babesa du.
Sarrerak
