LORALDIA ESKOLA (I) Getariako Iturzaeta Herri Eskola eta Dimako Ugaran Herri Eskola

Loraldia Eskola proiektua abian jarri genuen euskal kulturaren transmisioa gazteen artean sustatzeko. Eskolan bertan sortu eta gure kultur iruditeria ezagutzeko asmoarekin lan egin dute zazpi hilabetez, emaitzak plazaratzeko tenorea heldu da. Aurtengo uzta bikoitza da. Ikasleek sormena izan dute ikasgai eta Getarian eta Diman loratu dira gazte-pastoralak. Zuberoako Pastorala formatua gaurkotu eta ikuskizuna prest dago.

Getarian Lehen Mundubira izan da gidoiaren haria, Diman, berriz, Mitologian murgildu dira. Sormen bidaia dugu nabarmenena, baina sormen-lana taularatzeak ere, une gozagarriak eskaintzen dizkie gazteei. 

Mundubira pastorala

Getariako Iturzaeta Herri eskola. LH5 eta 6

Gidoia: Xabier Etxeberria Garro

Koordinatzailea: Erika Uranga Basterra

 

Mitologia pastorala

Dimako Ugaran Herri Eskola. LH5 eta 6

Gidoia: Xefe Ziarrusta

Koordinatzailea: Erika Uranga Basterra

 

*Getariako udalarekin eta Dimako udalarekin elkarlanean.

Sarrerak

2020/03/27 18:00

Aretoaren informazioa

Azkuna Zentroa Bilbo

Arriquíbar Plaza, 4

Azkuna Zentroa

Arriquíbar Plaza, 4

Artistak

Gehitu zure egutegira

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut