LORALDIA ESKOLA (II) CRAVO GARAIA Ibarrekolandako Institutuko Batxilergoa – Arte Eszenikoak

Loraldia Eskolaren helburua kultur transmisioan datza eta gazteen sormena sustatzeaz gain, leiho bat zabaldu nahi diegu gazte unibertsoan aritzen diren esperientzia berritzaileei. Bilboko Ibarrelokandako Batxilergoko Arte Eszenikoen ikasleek “gure ondareari” buruzko hausnarketa eszeniko bat burutu dute aurten. Cravo Garaia sormen lana burutu dute eta Lisboara eraman dute Erasmus Plus Art Camp europear proiektuaren topaketara. Bertan italiarrekin eta portugaldarrekin partekatuko dute sormen esperientzia.

Gaur, Portugaletik Bilbora dator. Cravo Garaia (Krabelin Iraultzaren erreferentzia argia) ez da antzezlan soilik.

Antzerkia ez ezik beste hainbat adierazpide artistiko batzuk ere hartzen ditu bere baitan; hala nola, zirkua, irudia, dantza eta musika. Hizkuntzari dagokionez ere anitza da; gure mezuarekiko koherentzia gordetzearren, lan honetan lau hizkuntza erabiliko baititugu: euskara, ingelesa, portugesa eta italiera. 

 

Aretoaren informazioa

Azkuna Zentroa Bilbo

Arriquíbar Plaza, 4

Azkuna Zentroa

Arriquíbar Plaza, 4

Artistak

Festibalaren zaleen komunitatea da. Loraldia festibala zaintzen duten norbanakoak dira.

Doakoa da eta abantail ugari ditu: Ikuskizun eta prezio bereziak, aldez aurretik erosteko aukera, informazioa lehentasunez jasotzea, opari bereziak, zozketak …

Lan bakarra Loraldian publikoki laguntzea da: Ekintza eta ikuskizunetan parte hartu, egitaraua zabaldu, mezuak sarre sozialetan hedatu, iritzia eta komentarioak bidali …

Lorazain izan nahi dut