Barakaldoko Beurko eta Sopelako institutuak
Sarrera: doan
Euskaldunon kulturari buruzko ikus-entzunezko hainbat sorkuntza burutu dute Sopelako institutuko 3. DBHko ikasleek eta Barakaldoko Beurko institutuko Arte Batxilergo ikasleek Kamara Sartu proiektuan.
95 gazte eskola orduetan aritu dira lanean eta ekitaldi honetan ondorio bisualak ikusteko aukera izango dugu. Gaurko kultura ikasleen begietatik islatzen duen ekinaldia dugu Kamara Sartu izena duen egitasmoa. Ikus-entzunezko bideo laburrez gain, gustuko musika, arte plastikoak eta zuzeneko sorkuntzak taularatuko dira emanaldian zehar.