Loraldia Eskola: SOKARI TIRA eta BILBOKO UHOLDEAK, 40 urte ikuskizunak. Urretxindorra ikastola - 3€ - 3€
Aretoa | |
---|---|
Aukerak | 18:00 |
Eguna |
DBH2 ko 56 ikasle
Gidoilaria: Galder Perez
Sokari tira eginez, antzinako herriko plaza batera joango gara, XIX. mendeko baserri girotik, 2023. urteko euskal soinu eta erritmoetara. Soka bat, lau istorio eta garai guztietako pertsonaiak. Izan ere, zer da gure musika? Bizipenak, aldarriak, penak eta alaitasunak… Iraganekoak eta gaur egunekoak… Eta auskalo zer dakarren etorkizunekoak. Gure soka eten ez dadin, egin diezaiogun denok sokari tira!
LH6 ko 54 ikasle
Gidoilaria: Galder Bilbao
1983ko abuztua orokorrean hilabete euritsua izan zen, baina hilaren bukaeran gertatu zena ez zuen inork espero. 40 urte pasa ostean, Bilboko Aste Nagusian gertatu ziren uholdeak oroitu nahi ditugu. Urak hondamendia ekarri zuelako, bai, baina elkartasuna, auzolana eta aukera berriak ere bai.