LORALDIA TERMINALA: Doodem. Trigger

Aretoa

Artistak

Amaiur Luluaga, Eñaut Zubizarreta, Iñigo Xalbador

Eguna

Ordua

20:45

Iraupena

60 min

Eduki mota

,

LORALDIA TERMINALA: Doodem. Trigger

Amaiur Luluaga, Eñaut Zubizarreta, Iñigo Xalbador

Ikuskizuna kanpo eta barne munduen arteko jolasa da.

Ezabatu
Sarrera kopurua

Lorazainen sarrerak erosi ahal izateko zure saioa hasi behar duzu. Menuaren goiko aldean, sartu "Nire kontua" atalean eta hasi zure saioa Lorazain gisa.

Ikuskizuna kanpo eta barne munduen arteko jolasa da. Hiru pertsonaia eta hiru esanahi elkartuko dira,

Duela 25 urte Eñaut Zubizarreta hasi zen harremanetan biolontxeloarekin. Azken urteotan, Trigger izeneko proiektua jarri du abian. Hasieran txeloak rocketik eratorriko musikak uztartu zituen, gaur, berriz, munduko hainbat bazterreko musika tradizionaletan oinarritu du sormena.

 

Loraldian azken emaitza plazaratuko du: Doodem. Berba hau Kanadan eta Estatu Batuetan bizi den herri indigena baten mitologian kokatzen da eta totemari egiten dio keinua. Naturarekiko harremana, askatasun grina, edota minari eginiko orroak nonnahi entzun daitezke musika lan honetan zehar. Antzinako begirada berritu bat. Ahotsek eta saxo baritonoaren tinbreak tribuetako kantetara eramango gaituzte; eta perkusioak txeloaren aurka talka egiterakoan sortutako polirritmiek gorputza mugiaraztera garamatza.

 

Doodem bidaia bat da Atlantiko Beltzean zehar: 7 kanta, 7 herri. Herriko musiketan nabarmendu egiten du lan honek, beti begirada berritzaile batekin. Eñautekin batera, bi lagun izango ditu bidaide: Iñigo Xalbador eta Amaiur Luluaga. Lehenak, saxo baritonoarekin, melodiak jantziko ditu kutsu afrikarra duten kantuekin. Bigarrenak, berriz, dantzaren bitartez gorpuztuko du musikak soinuz adierazi nahi duena.

 

*Loraldia Terminaleko ekintza bateko sarrerak Loraldia Terminaleko beste ekintza guztietara sarbidea izateko eskubidea emango du. Aforoak beteko balira, ekintza bakoitzerako sarrera erosi dutenek lehentasuna izango dute.

 

Elkarlana:

logo-zawp