Nafarroa Behereako Bastidan kokatzen diren hiru musikari hauek herri kantak eta musika klasikoa uztartzen dituzte. Berez taldea 2019an sortu zen “Animalia” izeneko ikuskariaren sorkuntza inguran. Kristof Hiriart dute zuzendari artistiko eta berak hiru soka-jole eta kantarientzat piezak hautatu zituen. Lehen diskoa plazaratu dute eta denok harritu dituzte herri kantak musika klasikoaren estetikarekin harilkatzen.
Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak plazaratzen dituzte. Amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala, sentitzen gara Habiaren musika entzutean. Hiru musikariek momentu goxo bat proposatzen digute, indartsua eta maliziaz josia.
*Ekintza bateko sarrerak Loraldia Terminaleko beste ekintza guztietara sarbidea izateko eskubidea emango du. Aforoak beteko balira, ekintza bakoitzerako sarrera erosi dutenek lehentasuna izango dute.
Elkarlanean: