Ikuskizuna kanpo eta barne munduen arteko jolasa da. Hiru pertsonaia eta hiru esanahi elkartuko dira, maindire baten atzean zein aurrean. Lehia, lotsa eta gorputza. Berdea, gorria eta morea.
Bertsoaz hitz egingo da, honek askoz gehiagotaz hitz egitea dakarrelarik: osasun mentala, botere posizioak, familia(k)… Finean, haien ustezko zama indibidualen atzean zer dagoen aurkitzera helduko da hirukotea. Nondik eta nola eraikitzen dira oholtzak? Zer bertan elkar aurkitzean? Hautsi liteke zerbait?
Lau sortzaile batu dira, hiru bertsolari eta kanpoko begirada artistiko bat. Laurek esperimentazio lan bati ekin diote teatroa eta bertsolaritzaren eremuetan barna. Emaitza labetik irten berria dastatzeko aukera izango dugu. Loraldiako emanaldia aurrestreinaldia baita.
*Loraldia Terminaleko ekintza bateko sarrerak Loraldia Terminaleko beste ekintza guztietara sarbidea izateko eskubidea emango du. Aforoak beteko balira, ekintza bakoitzerako sarrera erosi dutenek lehentasuna izango dute.
Elkarlana: